XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otoitza

Eskerrak ematen dizkizugu Jaungoiko aalguztidun Orri, Jesukristo illen artetik piztu eta diren guztien giltz-arri egin duzulako.

Denok pozez beterik zure ekintza arrigarriak ospatu nai ditugu.

Zurekin eta Espiritu Santuarekin....

Musika-saio labur bat (otoitz-giro pozgarriari eusteko modukoa)

45 Salmoa: Oarpena

Jainkoaz aazturik bizi den gizartearen erdian, Bataioan Kristoren Espiritu bizi-emaillea artu dugunok aitor dezagun Jainkoa gure artean ari dela: Jakoben Jainkoa gurekin.

Kantuz: Kristo bizi da (OLD 420 or.).

Salmoa (bi taldetan esana, Orduen Liturgia 714 or. Salmoekin Otoitzean 158 or.).

Musika: adibidez Camill SAINT-SAENS-en Sinfonía n 3 en Do Menor-ko Maestoso allegro zatia; edo RIMSKY-KORSAKOW-en Sadko operako canción india zatia.

Kantika: Apk 19, 1-7: Oarpena

Fededunen pazko-oiua Alleluia da, au da: Gora Jainkoa.

Israeldar zintzoek, Jesus Jaunak, ikasleek etengabe abesten zutena; gauza bera abesten du Elizak Pazko-aldi onetan.

Jesus Jauna errege izaten asia da piztu denetik; Jainkoaren eta gizon-emakumeen arteko betirako batasuna egiten asia da.

Batasun orren betea eta betikotasuna aurrez gozatzen ditugu fededunok: Iritsi dira Bildotsaren eztaiak: orra apaindurik emaztegaia, Eliza.

Kantuz: Alleluia, Salbamena (OLD 51 or.).